Hau hasiera zikloko 2. mailako bloga da. Hemen gure aktibitateen berriak izango dituzu, argazkiak eta beste gauza batzuk ahak izango dituzue ikusi.
Horretarako, honen gainean dauden orrietatik (IRTEERAK, EKITALDIAK, MATEMATIKA, INGURUNE ETA HIZKUNTZAK) mugitu behar zarete.

miércoles, 9 de octubre de 2013

2. MAILA B AURKEZPENA



Kaixo guztioi!

Lekeitioko eskola publikoko 2. maila B-ko ikasleak gara eta aurten ere gure bloga martxan jartzeko asmoz gabiltza. Zuek gu hobeto ezagutzeko goiko argazkia jarri dugu. Argazki hau gure herriko Santa Katalina Itsasargira egin genuen irteerakoa da. Egun zoragarria pasatu genuen: itsasargiko kanpoaldean hamaiketakoa jan ondoren, Santa Katalinako parkera joan ginen jolastera.

Nor da nor?
Beheko ilaran ezkerretik eskuinera: Manex, Gorka, Haizea, Xabier, Izaro, Luken, Alain eta Itzal.
Erdiko ilaran ezkerretik eskuinera: Olatz, Alejandro, Aiora, Alex, Malen eta Daniel.
Goiko ilaran ezkerretik eskuinera: Ainara, Egoitz, Unax, Markel, Iban eta Nahia

Laster izango duzue gure berri, ordura arte ondo segi!


1 comentarios:

Anónimo dijo...

Artista batzuk zarete.
Zelako argazki polita. Ia segitzen duzuen horrelako lanak egiten, niri asko gustatzen zaizkit eta.
Benetan zorionak.
Peru

Publicar un comentario