Hau hasiera zikloko 2. mailako bloga da. Hemen gure aktibitateen berriak izango dituzu, argazkiak eta beste gauza batzuk ahak izango dituzue ikusi.
Horretarako, honen gainean dauden orrietatik (IRTEERAK, EKITALDIAK, MATEMATIKA, INGURUNE ETA HIZKUNTZAK) mugitu behar zarete.

martes, 15 de octubre de 2013

2C taldearen aurkezpena


Kaixo danori !
Gu 2C taldekoak gara. Gure izenak hauek dira: Chloe, Alberto, Eneko, Uxue, Goiuri, Jon R., Ekain, Mikel, Peru, Jon P. , Iker, Uzuri, Unai, Nicole, Ander, Olatz, Noa eta Aiala.
Eskolan ateratzen ditugun argazkiak eta egiten ditugun lanak erakutsi nahi dizkizuegu.
Ea zuen gustokoak diren.
Agurrrrrrrrrrr  !!!!

jueves, 10 de octubre de 2013

2. MAILA A AURKEZPENA



Kaixo lagunok!

Gu 2. maila A-ko ikasleak gara eta gure aurtengo ikasturteko lehenengo irteerako argazkia erakutsi nahi dizuegu. Gure gelan 18 ikasle gara eta irailaren hasieran gure tutore Julenerekin, beste 2. mailakoekin eta 1go mailakoekin Santa Katalinako Itsasargira joan ginen. Bertan, hamaiketako ederra jan genuen eta goiz zoragarria pasatu genuen. Jolasteko denbora ere izan genuen, izan ere, kulunketara joan ginen eskolara bueltatu baino lehen.
Argazkikoak hurrengoak gara:
Beheko ilaran ezkerretik eskuinera Ibai C., Lizbhet, Ibai A., Amets eta Peru.
Erdiko ilara ezkerretik eskuinera Irati, Maider, Haizea G., Beñat, Enara, Xabier eta Eneko.
Goian ezkerretik eskuinera Paul, Haizea B., Julene, Markel, Paula, Mª Carmen, Jon eta Ibai E.

miércoles, 9 de octubre de 2013

2. MAILA B AURKEZPENA



Kaixo guztioi!

Lekeitioko eskola publikoko 2. maila B-ko ikasleak gara eta aurten ere gure bloga martxan jartzeko asmoz gabiltza. Zuek gu hobeto ezagutzeko goiko argazkia jarri dugu. Argazki hau gure herriko Santa Katalina Itsasargira egin genuen irteerakoa da. Egun zoragarria pasatu genuen: itsasargiko kanpoaldean hamaiketakoa jan ondoren, Santa Katalinako parkera joan ginen jolastera.

Nor da nor?
Beheko ilaran ezkerretik eskuinera: Manex, Gorka, Haizea, Xabier, Izaro, Luken, Alain eta Itzal.
Erdiko ilaran ezkerretik eskuinera: Olatz, Alejandro, Aiora, Alex, Malen eta Daniel.
Goiko ilaran ezkerretik eskuinera: Ainara, Egoitz, Unax, Markel, Iban eta Nahia

Laster izango duzue gure berri, ordura arte ondo segi!